"Gure xedea eüskal kültüraren eta mündüko beste popülüen kültüren algarrenganatzea da"
Bil Xokoa
Gure festibalean, mündüko edozoin kültürak bere leküa badü. Ber xendatik, gure mintzajeak ere bere lekü osoa badü, eta haren ahaloroz aitzina eramaitea iseatzen dügü.
Artxibaketa lana
Travail d'archivage
Eüskal Kültür Erakundearen lagüngoarekin, Urdiñarbeko Bil-Xokoa alkarteak eraman dü biltze, artxibatze eta hedatze lan bat, Müsikaren Egünaren 30 antolaldiak entzüngei eta ikusgei izan ditean oroentako.
Müsikaren Egünaren programazione aberatsen ildotik, urte bakoitxeko afixa, prentsa agerki, artikülü, bideo eta argazkiak agerrarazi nahi dütügü alde batetik. Bestalde, müsika taldeen behatzeko lotüra nümerikoak ere badirate.
Hola, Bil-Xokoak etxeki nahi dü Eüskal Herriko jeialdi « ttipi » honen memoria, Urdiñarbe eta Xiberotik harat ere, hainbat jente harrotü düana.
Hortxe dükegü igarana egünkotzen deikün leiho nümerikoa. Etxetik zabaltzeko leihoa, bertan gozatzekoa, eta agian gero berri bati bürüz zabalik datekeena?
Avec l’aide de l’Institut Culturel Basque, l’association Bil-Xokoa d’Ordiarp a engagé un travail de collectage, d’archivage et diffusion de documents visuels et sonores des 30 éditions de Müsikaren Egüna.
Il s’agit de mettre à disposition de tous, pour chaque année de festival, des affiches, revues de presse, photos, vidéos ainsi que des liens pour écouter les groupes présents, dans la grande diversité de la programmation de Müsikaren Egüna.
Bil-Xokoa souhaite conserver ainsi la mémoire de ce « petit » festival du Pays Basque, qui a fait vibrer bien au-delà d’Ordiarp et de la Soule.
Voici une fenêtre sur un passé encore récent, à ouvrir tranquillement depuis chez soi, une fenêtre ouverte pour susciter un nouvel élan ?
urte
1990etik 2019ra,
30 edizio
iragan dira Urdiñarben
herrialde
Müsikaren egünean,
mundu osoko
populuak ongi etorriak izan dira.
artista
30 urtez, milaka dantzari,
kantari eta soinüegilek
Urdiñarbeko plaza alaitu dute.
lagüntzale
Urdiñarbeko hainbat
familiek Müsikaren egüna
egi bihurtu dute.
“
“Xiberutarren ausardiari esker,
urtero populu desberdinetako anai arreben
eszena musikal aintzindaria bilakatzen zen
Urdiñarbeko plaza.”lagun manex bat